TXABI ETA ZUBI MAGIKOA
Gure Txabik poltsikoak zulotuta zituen eta konturatu barik ia bere txanpon guztiak galdu zituen bidetik. Negarrez hasi zen etxerako bidean eta bapatean azti misteriotsu bat hurbildu zitzaion.
Txabik gertatutakoa azaldu zion eta aztiak bere arazoaren konponbidea ezagutzen zuela esan zion: “ hor dagoen zubi horretatik pasatzen zaren bakoitzean zure poltsikoko txanpon kantitatea bikoiztu egingo da. Baina hurrengo aldi baten gauza berbera gertatzeko, zubia pasatu ostean 24 txanpon bota behar dituzu errekara”
Txabik ez zuen dudarik izan eta zubia pasatu zuen. Bai !! Bere txanponak bikoiztu egin ziren. Orduan, 24 txanpon atera eta errekara bota zituen eta berriro pasatzea erabaki zuen. Baiiiiiii !!!!! Berriro ere bere txanponak bikoiztu egin ziren eta pozaren pozez beste 24 txanpon bota eta berriro ere pasatzea erabaki zuen.
Hirugarren aldiz ere, bere txanpon kantitatea bikoiztu zuen, baina 24 txanponak errekara botatzean poltsikoak hutsik zituela konturatu zen.
Zenbat txanpon zituen Txabik hasieran bere poltsikoan?
Hasieran 21 txanpon zeuzkan:
ResponderEliminar1.an bikoiztu eta 42 txanponekin geratu zen.
2.an 24 bota, 18rekin pasa, bikoiztu eta 36 txanponekin geratu zen.
3.an 24 bota, 12rekin geratu, bikoiztu eta 24 txanponekin geratu zen.
Jarraian 24 txanpon bota eta poltsikoak hutsik zeuzkala konturatu zen!!
Halan da bai, oso ondo!!
ResponderEliminar