Oso erraz egiten ditugu zatiketa batzuk adin batetik aurrera, baina gure denbora ere ematen dugu eragiketak egiterakoan. Hona hemen, bidea laburtuko digun trukotxoa:
45 : 5 = 9 Oso erraza da.
655 :5 = 131 Buruz egin genezake, baina gure denbora pasatu dugu pentsatzen.
1345 : 5 = ?????? Zenbat denbora eman duzu hau kalkulatzen?
Denbora hori murriztuko dugu orain:
1345 : 5 = 269
Trukotxoa: 1345 x 2 eragiketa egin behar dugu gure buruan. 1345 x 2 = 2690
Hurrengo pausua koma jartzea da, baliteke zatiketa zehatza ez izatea eta. Kasu honetan zatitzailea "5", zifra bakarrekoa denez, salto bat emango dugu, hau da: 269'0.
Beste adibide batzuk:
785 : 5 = 157 785 x 2 = 1570
Zatitzailea 50, 500, 5000,... izan ezkero koma jartzerakoan kontutan izan behar genuke
7525 : 50 = 150'5 7525 x 2 = 15.050
Modu bera baina orden ezberdina erabili du.t nik: zenbakia zati 10 eta erantzuna zati 2. Horrela biderketa zenbaki txikiagoekin egiten duzu.
ResponderEliminarOso ondo, beste aukera bat da!!
ResponderEliminarEskerrik asko.