GEZURTIAK
Anderrek egindako opor bidai batean Lituaniako herrixka batean amaitu zuen galduta. Inork ez zuen bere hizkuntzan hitzegiten eta zuhaitz batetan pisa egiteagaitik herrikoek Ander hiltzea erabaki zuten.
Hil baino lehenago herriko alkatea hurbildu zitzaion. Alkatea, euskaraz hitzegiten zekien bakarra zen eta Anderri bizitzeko bere azken aukera eman zion, bere galdera bati zuzen erantzuten bazion.
Herritar erdiak gezurtiak ziren eta beste erdiak egia esaten zuen beti. Bizirik jarraitu nahi bazuen herritar batek “ BAI” esatea lortu behar zuen galdera bakar bat eginda. “EZ” erantzuten bazuen bertan hilko zuten gure Ander.
Baina Anderrek ez zekien nor zen gezurtia eta nor egia esaten zuena, ondo pentsatu behar zuen beraz bere galdera.
Gaur egun Ander Lenizek bizirik jarraitzen du.
Zein izan zen bere galdera?
Galdetu beharrekoa: EGIA ESATEN DUZU BETI?
ResponderEliminar-Gezurtiak esango dute baietz, gezurtiak direlako.
-Gezurtiak ez direnak baietz esango dute, ez dutelako gezurrik esaten.