2010-12-16

2. Buruhaustea GAMELUAK

GAMELUAK
       Xabi bere lagun Hasnaeri bisita bat egitera joan zen.  Bere etxera heltzean Hasnae eta bere bi anaiak eztabaidan aurkitu zituen. Xabik zer gertatzen zen galdetu eta hau kontatu zioten:
        Hasnae-ren aita orain dela aste pare bat hil zen eta 11 gamelu utzi zituen, hiru anaien artean banatzeko, baina bere logelan aurkitutako papertxo batean, banaketa modu honetara egiteko eskatzen zuen “ eman nire seme nagusiari nire gameluen erdia, bigarrenari  laurden bat eta txikienari seiren bat”.
       Arazoa 11 gamelu zirela zen eta ez zuten nahi gamelu bat erditik ebaki. Orduan Xabik hau esan zuen: “eskatu zure osabari bere gamelu bat eta horrela 12 izango dituzue eta banaketa egin, gainera zure osabak ez du ezer galduko”.
       Zelan da posible Xabik esandakoa?

2 comentarios:

  1. Zelan ez duela ezer galtzen? Ez du balio gameluren batek haurdun egotea? jooo

    ResponderEliminar
  2. Haurdun dagoen gameluaren hipotesia ahaztu. animo!!!

    ResponderEliminar