2010-12-16

1. Buruhaustea

        Matematiketako atal interesgarrienetariko bat arazoak ebazteko lortzen dan gaitasuna da.
        Horretarako zuen buruak lanean jarriko ditut blog-an eskegiten joango naizen buruhauste hauekin.
        Batzuk errezegiak irudituko zaizkizue baina ziur nago beste batzuk ebazteko burua gogor eragin beharko duzuela. Animo!!!
        Hona hemen lehenengoa (pertsonaiak ni neu eta nire ingurukuak dira)

ARKATZAK, BOLIGRAFOAK ETA ARTAZIAK
1 – Hau komeria!!  hiru kutxen aurrean aurkitzen naiz, baten barruan arkatzak daude, beste batean boligrafoak eta bestean artaziak. Kutxetako etiketak jarri dituenak guztiak txarto jarri ditu. Kutxa berri bakarra gelditzen zait eta kutxak ezin dira apurtu gabe irekitzen. Zelan jakin dezaket zer dagoen bakoitzean eta etiketak ondo ipini?

1 comentario:

  1. Hiru etiketak txarto badaude bat zabalduz gero erreza da jakitea zer dagoen beste bietan.

    Zabaldutakoan ARKATZAK badaude eta etiketan boligrafoak badakar, ARTAZIAK arkatzak dakarren kutxan egongo dira eta BOLIGRAFOAK artaziak dakarren kutxan.

    ResponderEliminar