2010-12-25

17. Buruhaustea ARRAUTZAK EGOSTEN

ARRAUTZAK EGOSTEN
        Sukaldean zegoen Xabi Ziortzarentzat afaria prestatzen. Xabik bazekien Ziortzari arrautza egosiak asko gustatzen zitzaizkiola, beraz, arrautzak hartu eta egosteko prestatu zen.
       Bapatean, egun batean Ziortzak esandako esaldi bat etorri zitzaion burura: “ arrautza gozoenak 13 minutu egosita daudenak dira”.
       Beraz, erloju bat behar zuen Xabik denbora hori neurtzeko. Armairu batean arezko erloju bi aurkitu zituen. Batek 10 minutuko etiketa bat zuen eta txikiagoak 7 minutukoa.
       Buruhauste ederra izan zen Xabirentzat, baina azkenean Ziortzak arrautza gozo jatea lortu zuen.
Zelan lortu zuen Xabik 13 minutuak kalkulatzea erloju haiek erabilita?

3 comentarios:

  1. Lehenengo 7minutuko arezko erlojua hartu behar du, eta buruz behera jarri, area amaitu arte.
    Amaitutakoan, 10minutuko erloju area, buruz behera jarri, eta erdia behean dagoanean, esan nahai du, 5 minutu, hau da erdia, jaitsi dela.
    7+5=13minutu
    :)

    ResponderEliminar
  2. Aiiamaa, txartoo dakot!

    Ia, arrotzak egosten hasi baino lehenago, arezko erloju biei, buelta ematen deutso. 7minutukoa bukatutakoan, arrotzak egosten hasten da.
    10minutukoa bukatzen zaionean, berriz ere, buelta ematen deutso 10 minutukoari.

    ResponderEliminar
  3. Ondo pentsata!! Oso ondo Naia! Zorionak!

    ResponderEliminar