2010-12-31

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

         Zorionak eta urte berri on nire bloga bisitatu eta bertan partehartu dozuen guztiei. Eskerrik asko benetan zuen denbora eskeintzeagatik. Espero dot zuen gustukoa izatea, gero eta hobeto egiteko asmoarekin hasiko naiz datorren urte hau.


ESKERRIK ASKO DANORI !!!

22. Buruhaustea TORTILAK

TORTILAK
        Kurtso bukaerako irteeran nire gelako 19 ikaslerekin mendira joan nintzen. Guztientzako tortilak prestatu behar izan nituen. Eguerdian binaka jarri behar izan   ginen, bikote bakoitzeko tortila bat banatuz. Halan da guztiz ere, soberan gelditzen zirelez arratsaldean ere tortila jan genuen, baina kasu honetan launaka jarri ginen tortilak jateko.
Zenbat tortila egin nituen ibilaldirako?

21. Buruhaustea ARDO BOTILA

ARDO BOTILA
         Aitaren urtebetetzea ospatzeko jatetxe batera joan zen Armendariz familia guztia. Aitak ardo botila bat eskatu zuen eta zenbat balio zuen galdetu zion zerbitzariari. Honela erantzun zion: “ barruan duen ardoak kristalezko botilak baino 9€ gehiago balio ditu , guztira 10 €. Zenbat balio du kristalezko botilak?”
Erantzuna egokia ematen bazuten dohain emango zietela esan zien zerbitzariak.

20. Buruhaustea KATUAK

KATUAK
         Egun batean Unai bere etxeko balkoitik begira zegoela, 5 katuk saguak nola ehizatzen zituzten ikusi zuen.
        5 katuek 5 sagu ehizatu zituzten 5 minututan. Unai harrituta zegoen benetan katuen abileziaz. Pentsatzen hasi eta hurrengo zalantza izan zuen.
        Zenbat katu behar dira 100 sagu ehizatzeko 100 minututan?

2010-12-28

9. Trukotxoa BIDER 101

                                                        BIDER 101
        
Trukotxo hau nahiko erraza da baina denbora aurrezten lagunduko dizue.
             Bi zifrako edozein zenbaki bider ehun eta bat egiteko, bi zifrako zenbaki hori bi aldiz jarraian idaztea nahikoa da.
Adibideak:
                    73 x 101 = 7373
                    83 x 101 = 8383

            Hiru zifrako zenbaki bategaitik biderkatzen badugu bi pausu hauek jarraitzearekin nahikoa izango da. Lehenengo pausua gure zenbakiari bere ehunekoen zifra gehitzea izango da.

        Adibidea: 101 x 345 = ?
                         3 + 345 = 348

          348 zure erantzuneko lehen hiru zenbakiak izango dira. Hurrengo pausua askoz errezagoa da, zenbakiaren azken bi zifrak kopiatu ( 45 ).

                      ERANTZUNA-----------> 101 X 345 = 34845.

2010-12-27

19. Buruhaustea MATEMATIKA SAIOA

MATEMATIKA SAIOA 
        Matematika saio batean honela esan nien nire ikasleei : “hogei eta gehi bat  hemeretzi eta hemeretzi ken bat hogei”. Klase osoa aho zabalik gelditu zen, baina berehala ulertu zuten egia zela.
       Zelan da posible?
       Matematika saio berean beste esaldi berezi bat bota nuen: “ bi gehi biren erdia hiru da”.  Nire ikasleak barreka hasi ziren. 
      Bromatan ari nintzen?

18. Buruhaustea LIBRE

LIBRE
       Espetxe bateko zuzendariak bere urtebetetzea ospatzeko  preso bat  aske uztea erabaki zuen.  Preso bat aukeratu eta poltsa batetik bola bat ateratzeko eskatuko ziola esan zuen, poltsa barruan 10 bola egongo dira, 9 beltzak dira eta 1 zuria.
       Presoak zuria ateratzen bazuen libre geldituko zen, horrela ez bada espetxean gelditu beharko zen.
       Beste preso batek zuzendariak tranpa egingo zuela entzun zuen, hau da,  10 bolak beltzak sartuko zituela. Honek, beste presoari kontatu zion entzundakoa.
      Eguna heldu zen eta presoak eskua poltsan sartu zuen bolatxo bat ateratzeko. Dakigun gauza bakarra gure presoak bolatxoa atera zuen hurrengo egunean dagoeneko hondartzan zegolea  da.
      Nola da posible? Zelan lortu zuen?

2010-12-25

17. Buruhaustea ARRAUTZAK EGOSTEN

ARRAUTZAK EGOSTEN
        Sukaldean zegoen Xabi Ziortzarentzat afaria prestatzen. Xabik bazekien Ziortzari arrautza egosiak asko gustatzen zitzaizkiola, beraz, arrautzak hartu eta egosteko prestatu zen.
       Bapatean, egun batean Ziortzak esandako esaldi bat etorri zitzaion burura: “ arrautza gozoenak 13 minutu egosita daudenak dira”.
       Beraz, erloju bat behar zuen Xabik denbora hori neurtzeko. Armairu batean arezko erloju bi aurkitu zituen. Batek 10 minutuko etiketa bat zuen eta txikiagoak 7 minutukoa.
       Buruhauste ederra izan zen Xabirentzat, baina azkenean Ziortzak arrautza gozo jatea lortu zuen.
Zelan lortu zuen Xabik 13 minutuak kalkulatzea erloju haiek erabilita?

16. Buruhaustea PUTZU BARRUAN

PUTZU BARRUAN
       Egun batean, Sisa menditik zioala putzu sakon batetan erori zen. Putzuak 30 metroko sakonera zuen, kolpe ederra hartu zuen gure Sisak. Gorantza begiratu eta igotzen hastea erabaki zuen .
       Egunero 3 metro igotzen zituen, baina zoritxarrez putzuko hormak buztita zeuden eta 2 metro laprast egiten zituen. Hurrengo egunean berdin, 3 metro gorantz eta 2 beherantza. Horrela pasatu zituen Sisak egunak eta egunak putzutik irten ahal izateko.
Zenbat egun behar izan zituen Sisak putzutik irtetzeko?

15. Buruhaustea NIRE GELAKOEN NOTAK

NIRE GELAKOEN NOTAK
       Pasadan astean matematika azterketa egin nuen eta notak ematerakoan hau esan nien nire ikasleei: “ zuen batazbesteko nota 6 izan da, zuetariko zortzik 3 bat atera duzue. Gainerakoek, 5 bat baino gehigorekin gainditu eta guztiek nota berdina atera duzue”. Gaizkari gainditu zuela esan nion.
20 ikasle zirela jakinda ze nota atera zuen Gaizkak?

2010-12-24

14. Buruhaustea GOZOKI MAKINA

GOZOKI MAKINA
        Gozoki makina batek martxan jartzean, segundu batean gozoki bat egiten du, bigarrenean aurrekoaren bikoitza, hirugarrenean aurrekoaren bikoitza,… Minutu batean pote bat osorik betetzen du. Baina zenbat denbora behar du pote erdia betetzeko?

Erantzuna ez da 30 segundu.

13. Buruhaustea KROMO LAPURRA

KROMO LAPURRA
         Egun batean, Naiak zuen kromo bilduma batetik zituen erdia baino lau kromo gehiago lapurtu zizkioten.
       Hurrengo egunean, gelditzen zitzaizkion erdiak baino lau gehiago lapurtu zizkioten berriro.
       Hirugarren egunean berdina egin zioten, hau da, zituen kromoen erdia eta beste lau lapurtu zizkioten.Azkenean, Naia kromo bakar batekin gelditu zen.
       Zenbat kromo zituen Naiak hasieran?

2010-12-23

8. Trukotxoa ESKUEKIN BIDERKATZEN

         Aurreragoko trukotxo batean gure eskuekin bederatziko taula nola egin azaldu nizuen. Oraingoan, azalpenak 5, 6, 7, 8, 9 eta 10ko taulak ebazteko balioko digu. Bi eta hiruko taula jakinda beste guztiak jakingo ditugu.
Gure hatzak honela zenbatuko ditugu:


     Bueno, biderketak egiteko prest gaude.
Adibidea: 8 x 7 = 56
* Lehenengo biderkagaia "8" delez, ezkerreko eskuko zortzigarren hatzaraino dauden hatz guztiak jaisten ditut, zortzigarrena barne.
* Gauza berbera egingo dut, kasu honetan "7" zenbakiarekin eskumako eskuko hatzekin.

Hurrengo irudian argi ikusten da:


       Bigarren pausua oso erraza da: guztira ( esku bien artean) jaitsi ditugun hatz kantitatea zenbatu. Kasu honetan 5 hatz jaitsi ditut.
       Dagoeneko badakit  emaitzaren lehen zenbakia ( hamartarrena) :  5   _?_

       Beste zenbakia jakiteko oraindik ikusten diren hatzen arteko biderketa egingo dugu. Gure kasuan, ezkerreko eskuan 2 hatz eta eskumakoan 3.
Beraz, 2 x 3 = 6

     Biderketa honen emaitza gure unitateetan jarri beharko dugun zenbakia da:   6 .


     EMAITZA 56 DA.

12. Buruhaustea KANIKA KONTUA

KANIKA KONTUA
       Ekaitz eta Haizea eztabaidan hasi ziren ikastetxeko jolastokian kanikak zirela eta. Haizeak hau esaten zuen: “ eman zure kaniketako bat eta horrela zure bikoitza izango dut”. Ekaitz barreka hasi eta honela erantzun zion: “ eman zure kaniketako bat eta horrela biek berdin izango dugu”.
Zenbat kanika ditu bakoitzak?

11. Buruhaustea ARRAUTZAK

ARRAUTZAK
       Merkatutik zetorren Anartz bere amak agindutako arrautzak erosi ostean. Bapatean laprast egin eta lurrera jauzi zen arrautza guztiak apurtuz. Anartz oso triste jarri zen eta handik pasatzen zen emakume bat hurbildu eta lasaitzeko asmoarekin zenbat arrautza zeramatzan galdetu zion,berak emango zizkiola esanez lasaituz.
      Orduan, Anartzek honela erantzun zion: “ zenbatu ditudanean 2, 3, 4, 5 eta 6 arrautzako multzo bana zenbatu ditut, baina  1, 2, 3, 4 eta 5 arrautza zeuden soberan hurrenez hurren multzo bakoitzean.”
Zenbat arrautza zeramatzan Anartzek?

10. Buruhaustea TXOKOKO AFARIA

     TXOKOKO AFARIA
      Aitzolek txokoko afaria antolatzea erabaki du eta bere lagun guztiak gonbidatu ditu. Arazo bat du, ez duela denak batera esertzeko mahai handi bat, beraz, taldeka esertzea erabaki du. Baina...
Mahai bakoitzean 4 esertzean, 1 soberan gelditzen zen.
Mahai bakoitzean 7 esertzean, 1 soberan gelditzen zen.
Mahai bakoitzean 8 esertzean ere, 1 soberan gelditzen zen.
Azkenean mahai bakoitzean 5 eseri ziren eta ez zen inor soberan gelditu.
Zenbat joan ziren afarira?

2010-12-21

9. Buruhaustea INFORMATIKA GELAN

INFORMATIKA GELAN
       Informatika gelan geundela irakasleak 10 segundutan idazten genituen hizki kopurua zenbatu zigun. Nik 50 hizki idatzi nituen 10 segundotan, Rafak aldiz, 40 hitz.
Zenbat denbora behar izango genuke bien artean 360 hitz idazteko?

7. Trukotxoa 11-19 ARTEKO ZENBAKIEN BIDERKETA

Aurreko trukotxoetan edozein zenbaki bider hamaika nola egiten zen azaldu dugu. Kasu honetan 11-19 arteko zenbakien biderketa egingo ditugu.

Adibidea:  14 x 12 = 168
 * 14 + 2 = 16
 *  Beste alde batetik, 4 x 2 = 8
 * Emaitza bakoitza dagokion tokian kokatzea falta zaigu:  1 6 8  

Beste adibidide bat: 15 x 14 = 210
* 15 + 4 = 19
* 5 x 4 = 20
* Kasu honetan bururakoak kontuan izan behar ditugu (19+2), beraz emaitza :  2 1 0 da.

FROGA EZAZUE !! OSO ERRAZA DA.

8. Buruhaustea NIRE LEHENGUSUA

NIRE LEHENGUSUA
        Nire Lehengusu Mikeli bere adinagatik galdetu nion eta honela erantzun zidan:  “ nik zure adina nuenean, zuk zenuen adinaren hirukoitza dut orain. Gainera, zu nire gaur egungo adinera heltzen zarenean, bien artean 70 urte izango ditugu”
        Zenbat urte ditugu nire lehengusuak eta nik?

2010-12-20

7. Buruhaustea LANGILEAK ORDAINTZEN

LANGILEAK ORDAINTZEN
           Ibon lantegi bateko nagusia da eta bere langileei ordaintzea tokatzen zaio. Lantegi honetan guztiek desberdin irabazten dute. Sei langile dira eta bigarrenak lehengoaren bikoitza irabazten du, hirugarrenak bigarrenaren bikoitza, laugarrenak hirugarrenaren bikoitza,… Dakigun gauza bakarra guztien artean 630 euro irabazten dituztela da.
Zenbat euro irabazten ditu langile bakoitzak?

6. Buruhaustea NIRE LAGUNAK

NIRE LAGUNAK
      Nire hiru lagunen artean 103 urte dituzte. Josuk, Urtzik baino lau urte gutxiago ditu. Aldi berean, Oierrek, Urtzik baino bost urte gehiago ditu.
Zenbat urte ditu bakoitzak?

6. Trukotxoa BIDER 5, 50, 500,...

    Aurreko trukotxoan zati 5 egiten ikasi badugu, oraingoan  alderantzizkoa egingo dugu, biderketa.
    Zatiketaren kasuan biderketa erabiltzen bagenu zatiketaren emaitza lortzeko, kasu honetan zatiketa bat erabiliko dugu biderketaren emaitza lortzeko.
              10 x 5 = 50
             20 x 5= 100    Nahiko errazak egiten zaizkigu orokorrean.
             150 x 5 = 750             
         Eta honek?  1256 x 5 = 6.280     4890 x 5 = 24.450

    Beno, azken hauek ere erraztasunez egiteko gakoa hurrengoa da.
    Adibidea : 180 x 5 = 900 
    1.- Zati bi eginez hasiko gara.  180 : 2 = 90
    2.- Kasu honetan biderkagaiak zifra bakarra du, "5", bider 10 egingo dugu.
    Bider hamar egiteko nahikoa da emaitzari zero bat jartzea edo koma izatearen kasuan koma eskumarantz mugituko dugu.
       Hau da, 90 x 10 = 900     

*Biderkagaia 50  bada, bider ehun egingo dugu. ( Zero bi jarri edota komak salto bi eskumatarantza).
* Biderkagaia 500 bada, bider mila egingo dugu. ( Hiru zero jarri edo komak hiru salto eskumatarantza).
* 5.000, 50.000,... kasuetan pausu berdinak jarraituko ditugu.

        Beste adibide batzuk:
           458 x 5 = 2.260 ------> 458 : 2 = 226 -------> 226 x 10 = 2.260
           1233 x 5 = 6.165-------> 1.233 : 2 = 616'5 ------> 616'5  x 10 = 6.165

5. Trukotxoa ZATI 5, 50, 500,...

Oso erraz egiten ditugu zatiketa batzuk adin batetik aurrera, baina gure denbora ere ematen dugu eragiketak egiterakoan. Hona hemen, bidea laburtuko digun trukotxoa:

45 : 5 = 9 Oso erraza da.
655 :5 = 131 Buruz egin genezake, baina gure denbora pasatu dugu pentsatzen.

1345 : 5 = ??????        Zenbat denbora eman duzu hau kalkulatzen?

Denbora hori murriztuko dugu orain:

1345 : 5 = 269

Trukotxoa:  1345 x 2 eragiketa egin behar dugu gure buruan.  1345 x 2 = 2690

Hurrengo pausua koma jartzea da, baliteke zatiketa zehatza ez izatea eta. Kasu honetan zatitzailea "5", zifra bakarrekoa denez, salto bat emango dugu, hau da: 269'0.
Beste adibide batzuk:
785 : 5 = 157             785 x 2 = 1570

Zatitzailea 50, 500, 5000,... izan ezkero koma jartzerakoan kontutan izan behar genuke
7525 : 50 = 150'5    7525 x 2 = 15.050

2010-12-18

5. Buruhaustea SAGAR SALTZAILEA

SAGAR SALTZAILEA

       Sagar saltzaile batek 115 sagar zituen saltzeko. Sagarrak bostnaka saltzen zituen, hau da 5 sagar 10 euroren truke.
       Baina jendearentzat 5 sagar erostea asko zela ikustean,  sagarrak tamainuaren arabera banatzea erabaki zuen, handiak eta txikiak.
       Handiak, 58 ziren eta txikiak 57 sagar.
       Orduan, sagar haundiak binaka saltzea erabaki zuen, 2 sagar 5 euroren truke eta txikiak aldiz, 3 sagar 5 euroren truke.
       
     Saltzaileak aurreko aukera berdina eskeintzen du? Diru berdina irabaziko du modu bietara?

4. Buruhaustea TXABI ETA ZUBI MAGIKOA

TXABI ETA ZUBI MAGIKOA

 Gure Txabik poltsikoak zulotuta zituen eta konturatu barik ia bere txanpon guztiak galdu zituen bidetik. Negarrez hasi zen etxerako bidean eta bapatean azti misteriotsu bat hurbildu zitzaion.
    Txabik gertatutakoa azaldu zion eta aztiak bere arazoaren konponbidea ezagutzen zuela esan zion: “ hor dagoen zubi horretatik pasatzen zaren bakoitzean zure poltsikoko txanpon kantitatea bikoiztu egingo da. Baina hurrengo aldi baten gauza berbera gertatzeko, zubia pasatu ostean 24 txanpon  bota behar dituzu errekara”
     Txabik ez zuen dudarik izan eta zubia pasatu zuen. Bai !! Bere txanponak bikoiztu egin ziren. Orduan, 24 txanpon atera eta errekara bota zituen eta berriro pasatzea erabaki zuen. Baiiiiiii !!!!! Berriro ere bere txanponak bikoiztu egin ziren eta pozaren pozez beste 24 txanpon bota eta berriro ere pasatzea erabaki zuen.
     Hirugarren aldiz ere, bere txanpon kantitatea bikoiztu zuen, baina 24 txanponak errekara botatzean poltsikoak hutsik zituela konturatu zen.
      Zenbat txanpon zituen Txabik hasieran bere poltsikoan?

2010-12-17

3. Buruhaustea GEZURTIAK

GEZURTIAK
Anderrek egindako opor bidai batean Lituaniako herrixka batean amaitu zuen galduta. Inork ez zuen bere hizkuntzan hitzegiten eta zuhaitz batetan pisa egiteagaitik herrikoek Ander hiltzea erabaki zuten.
Hil baino lehenago herriko alkatea hurbildu zitzaion. Alkatea, euskaraz hitzegiten zekien bakarra zen eta Anderri bizitzeko bere azken aukera eman zion, bere galdera bati zuzen erantzuten bazion.
 Herritar erdiak gezurtiak ziren eta beste erdiak egia esaten zuen beti. Bizirik jarraitu nahi bazuen herritar batek    “ BAI” esatea lortu behar zuen galdera bakar bat eginda. “EZ” erantzuten bazuen bertan hilko zuten gure Ander.
Baina Anderrek ez zekien nor zen gezurtia eta nor egia esaten zuena, ondo pentsatu behar zuen beraz bere galdera.
Gaur egun Ander Lenizek bizirik jarraitzen du.
Zein izan zen bere galdera?

4. Trukotxoa. EDOZEIN ZENBAKI BIDER HAMAIKA

Hurrengo eragiketa 5 segundutan egiteko gai al zara? AURRERA !!!


45126 X 11 = ????????


Emaitza 496.386 da.

Hemen dago gakoa: 

* Lehenengo eta azkenengo zifrak berdin mantentzen ditugu, hau da, 4 eta 6 zenbakiak hor gelditzen dira berdin.
4 _ _ _ _ 6

* Hurrengo pausua, zifren arteko batuketak egitea da. Adibidea: 

4 + 5 = 9
5 + 1 = 6
1 + 2 = 3
2 + 6 = 8

* Batuketen baturak gure emaitzan ipintzea bakarrik falta zaigu:


4 9 6 3 8 6     Emaitza: 496.386

3. Trukotxoa. Bi zifrako edozein zenbaki BIDER HAMAIKA

Hurrengo biderketa honen emaitza 3 segundutan emateko gai al zara?

72 x 11 = ?


Emaitza 792 da. Hona hemen gakoa:
* Kasu honetan, 72n oinarrituz, hurrengo eragiketa sinplea egitea falta zaigu.

Hau da: 7 _  2 ( 7+2=9 emaitza batugaien artean kokatu) ------ Emaitza 792 da.

* Beste biderketa batekin frogatuko dugu: 26 x 11 = 286

Hau da:  2 _ 6 ( 2+6 =8 emaitza batugaien artean kokatu)---------------Emaitza 286 da.

* Bururakoak dituen batekin frogatuko dugu: 48 x 11 = 528

Hau da: 4 _ 8 ( 4+8 =12 emaitza batugaien artean kokatuko dugu, baina kasu honetan, 12 zenbaki honi dagokin hamarrekoa ehunekoetan sartuko dugu, 4+1=5 ) -------Emaitza 528 da.

FROGA EZAZUE!!!

2. Trukotxoa BEDERATZIKO TAULA

Oso zaila egiten zaie gure ikasleei bederatziko taula. Ondoren erakutsiko dizuedan trukotxoaz zuen ikasleek biderketen emaitzak oso erraz lortuko dituzte.

1- Eskatu zuen ikasleei beraien hatzak zenbatzeko, irudian ikusten den moduan.



2- Biderketarekin hasteko prest daude, adibidez 5 x 9.
3- Bostgarren hatz hori bilatu eta jaisteko eskatu. Hau da, argazki hontako 5. zenbakia behean egongo da eta beste hatz guztiak berdin. Badakigu emaitza!!! Emaitza begien aurrean dute.
4- Jaitsita dagoen hatz horren ezkerretara dagoen hatz kantitatea izango da gure emaitzaren lehen zenbakia eta eskumatara daudenak bestea.
5- Hau da, kasu honetan 4 ditugu ezkerrean eta 5 eskuinean, beraz, 45 izango da gure emaitza.

FROGA EZAZUE, OSO ERRAZA DA!!! ANIMO.

2010-12-16

2. Buruhaustea GAMELUAK

GAMELUAK
       Xabi bere lagun Hasnaeri bisita bat egitera joan zen.  Bere etxera heltzean Hasnae eta bere bi anaiak eztabaidan aurkitu zituen. Xabik zer gertatzen zen galdetu eta hau kontatu zioten:
        Hasnae-ren aita orain dela aste pare bat hil zen eta 11 gamelu utzi zituen, hiru anaien artean banatzeko, baina bere logelan aurkitutako papertxo batean, banaketa modu honetara egiteko eskatzen zuen “ eman nire seme nagusiari nire gameluen erdia, bigarrenari  laurden bat eta txikienari seiren bat”.
       Arazoa 11 gamelu zirela zen eta ez zuten nahi gamelu bat erditik ebaki. Orduan Xabik hau esan zuen: “eskatu zure osabari bere gamelu bat eta horrela 12 izango dituzue eta banaketa egin, gainera zure osabak ez du ezer galduko”.
       Zelan da posible Xabik esandakoa?

1. Buruhaustea

        Matematiketako atal interesgarrienetariko bat arazoak ebazteko lortzen dan gaitasuna da.
        Horretarako zuen buruak lanean jarriko ditut blog-an eskegiten joango naizen buruhauste hauekin.
        Batzuk errezegiak irudituko zaizkizue baina ziur nago beste batzuk ebazteko burua gogor eragin beharko duzuela. Animo!!!
        Hona hemen lehenengoa (pertsonaiak ni neu eta nire ingurukuak dira)

ARKATZAK, BOLIGRAFOAK ETA ARTAZIAK
1 – Hau komeria!!  hiru kutxen aurrean aurkitzen naiz, baten barruan arkatzak daude, beste batean boligrafoak eta bestean artaziak. Kutxetako etiketak jarri dituenak guztiak txarto jarri ditu. Kutxa berri bakarra gelditzen zait eta kutxak ezin dira apurtu gabe irekitzen. Zelan jakin dezaket zer dagoen bakoitzean eta etiketak ondo ipini?

1. Trukotxoa. BI ZIFRAKO BATUKETAK ETA KENKETAK

Bi zifrako batuketak eta kenketak erraztasunez egingo dituzue zuen ikasleekin hurrengo pausuak jarraituz.
Gure ikasleei hemen ikusten duzuen taula hau beraiek bakarrik betetzeko eskatuko diegu. Hasteko, zenbaketa ariketa bezala har genezake. Gogoratu taula 10x10 laukikoa izan behar dela.
Egin ezazu zure taula arbelean edo paper haundi batean beraiekin batera edo bestela erakutsi zuk egindako bat beraiek berdina egiteko.


1
11
21
31
41
51
61
71
81
91
2
12
22
32
42
52
62
72
82
92
3
13
23
33
43
53
63
73
83
93
4
14
24
34
44
54
64
74
84
94
5
15
25
35
45
55
65
75
85
95
6
16
26
36
46
56
66
76
86
96
7
17
27
37
47
57
67
77
87
97
8
18
28
38
48
58
68
78
88
98
9
19
29
39
49
59
69
79
89
99
10
20
30
40
50
60
70
80
90
100


Taula gure aurrean daukagunean eragiketekin hasi gintezke:
*Eskatu zuen ikasleei zenbaki bat aukeratzeko, adibidez: 52
*Zenbaki honi bi zifrako beste bat gehituko diogula esan, adibidez: 27
*Eskatu hatzamar bat 52 zenbakian jartzeko.
*Eragiketa hau da: 52 + 27 (aurrerago ikusiko dugu emaitza)
*Hatzamarra 52an dutelarik beste 27 gehitzea bakarrik falta zaigu.
*Hau da gakoa: 27 = 2 salto eskumatarantza eta 7 beherantza.
* Matematika!!!! Bai 79 zenbakira heldu gara.
* Egia dela ikusteko eragiketa guztien aurrean egingo dugu: 52 +27 = 79

Kenketan kasuan mekanika berdina erabiliko dugu baina saltuen norantzak aldatuz, hau da:
* Eragiketa hau izango da: 48 -16
* Hatzamarra 48n dutelarik, 16 kentzea bakarrik falta zaigu.
* 16 kentzea: 1 salto ezkerretzarantz eta 6 salto gorantza.
* Matematika!!! Bai, 32 zenbakira heldu gara.
* Egia dela ikusteko, eragiketa guztien aurrean egingo dugu: 48 - 16 = 32