2011-06-01

33. Buruhaustea NIRE IRATZARGAILUA

            Nire iratzargailua 2 minutu eta erdi aurreratzen da orduro. Gaur kasualitatez goizeko zortzietan, ordu errealean jo dau, baina badakit bihar ez dauela gauza berdina egingo. Aurreratu egingo baita.
Ze ordutan joko dau iratzargailuak? Hobeto esanda, ze ordu errealean?

32. Buruhastea IRAKURRI NIRE PENTSAMENDUA

Zenbaki natural baten pentsatu dot,  zenbaki hori bider 6 egin dot, eman di emaitzari 4 kendu, ondoren, zati bi  eta eman zifra horri 8 kendu. Bukatzeko emaitzari 35 gehitu deutsadaz.
Lortutako zenbakia 40 da.
Zein da hasieran, pentsatu dudan zenbakia?

2011-04-07

31. Buruhaustea URA ALA ARDOA?

     10 litroko ontzi bi ditugu. Bat urez beteta eta bestea ardoz beteta. Urez betetako ontzitik 3 litro ardozkora botatzen ditugu. Apur bat nahastu ostean berriro botatzen ditugu 3 litro, baina kasu honetan alderantziz.

Aldaketa hauen ostean, hurrengo ze esaldi izango litzateke zuzena?

  • Ur gehiago dago ardo ontzian, ardoa ur ontzian baino.
  • Ardo gehiago dago ur ontzian, ura ardo ontzian baino.

2011-04-03

30. Buruhaustea. GALTZERDIAK

       Logelan argi barik gelditu naiz eta oraindik galtzerdiak jantzi behar ditut. Galtzerdien kajoian 20 galtzerdi ditut, hamar  zuriak dira eta beste hamarrak beltzak.
      Zenbat galtzerdi hartu behar ditut gutxienez kolore berdineko galtzerdi bi lortzeko?

2011-01-30

29. Buruhaustea NOMINA AUKERATU

NOMINA AUKERATU
Zure ikasketak bukatu eta lanean hasteko aukera duzu. Lantegi berriko nagusiak hurrengo aukera biak ematen dizkizu kobratzeko moduari buruz:
a) 4.000 € lehenengo urtean eta 800 € igoera urtero.
b) 2.000 € lehenengo sei hilabeteetan eta 200 €-ko igoera seihilabetero.
Zein aukeratuko zenuke zuk?

2011-01-29

28. Buruhaustea AGUR TABAKOA

           AGUR TABAKOA
           Lege berriaren ondorioz Anderrek erretzeari uztea erabaki zuen. Baina utzi baino lehen bere azken zigarroak erreko zituela erabaki zuen.
           Anderrek zigarro baten bi herenak erretzen zituen egunero eta gelditzen zen herena gorde egiten zuen aurrerago beste zatitxoekin batu eta zigarro osoak izateko.
            Anderri 27 zigarro gelditzen zaizkiola jakinda, zenbat egun emango ditu bere azken zigarro hauek erretzeko?

2011-01-10

27. Buruhaustea ZUHAITZA

  
ZUHAITZA 
        Zein da zuhaitz honen altuera, bere altuera hirukoizten duen makil bat baino bi metro laburragoa bada?

2011-01-09

26. Buruhaustea ILOBAK

           ILOBAK 
           Egun batean osaba Jose bere etxetik irtetzean bere iloba Aitorrekin aurkitu zen. Josek, osaba ona moduan, ordainsaria ematea erabaki zuen eta poltsikoan zuen euro kantitatearen erdia baino lau euro gehiago emotea erabaki zuen.
            Metro batzuk aurrerago Aitorren arrebakin aurkitu zen. Leihoreri ere ordainsaria ematea pentsatu zuen eta Aitorrekin egin zuen berdina egitea erabaki zuen, hau dau, zuen erdia baino lau euro gehiago ematea.
           Kasualitatez, hirugarren bat ere agertu zen, Unai. Josek berdin jokatu zuen eta zuenaren erdia baino lau euro gehiago eman zion Unairi.
          Jose okindegira heldu zanean poltsikoan euro bakarra zuela konturatu zen. Zenbat dirukin irten zen kalera Jose?

2011-01-08

25. Buruhaustea SOKATIRA

   SOKATIRA 
   Almikeko jaietan nire kuadrilako  kirolariak , kirolariak ez zirenen aurka jardu ginen sokatiran. 4 kirolarik, 5 ez kirolari bezala tiratzen genuela konturatu ginen. 
   Beranduago, handik pasatzen zen baserritar bati bere astoa uzteko eskatu genion eta astoaren aurka egin genuen tira. Kirolari bat eta bi ez kirolari nahiko izan ginen astoa eusteko.
    Hurrengo tiraldia hau izan zen: astoa eta kirolariak ez ziren hiru lagun, lau kirolariren aurka. 
   Nork irabazi zuen azken tiraldian? 

2011-01-07

24. Buruhaustea TXOKOLATE TABLETA

          9 x 7 ko txokolate tableta hau 63 zatitan banatzeko zenbat aldiz, gutxienez, apurtu beharko dut tableta?
    
   






























































10. Trukotxoa BESTE MODU BATERA BIDERKATZEN

Biderketak egiteko beste modu desberdin bat, nahiko praktikoa da.

23. buruhaustea TENIS TXAPELKETA

TENIS TXAPELKETA
          Tenis txapelketa batetan 200 jokalarik partehartzen dute. Txapelketa partidu bakarrera jolasten da, hau da, irabazten duenak aurrera jarraituko du eta bestea kanporatua izango da. Metodo hau jarraituko da jokalari bakarra gelditu arte. Prozesuaren momenturen batean jokalari kopurua bakoitia bada, zozketa bidez jokalari batek aurrera egingo du partida hori jokatu gabe.
          Zenbat partidu jolastu beharko dira txapelketan irabazle bakarra lortzeko?