2011-04-07

31. Buruhaustea URA ALA ARDOA?

     10 litroko ontzi bi ditugu. Bat urez beteta eta bestea ardoz beteta. Urez betetako ontzitik 3 litro ardozkora botatzen ditugu. Apur bat nahastu ostean berriro botatzen ditugu 3 litro, baina kasu honetan alderantziz.

Aldaketa hauen ostean, hurrengo ze esaldi izango litzateke zuzena?

  • Ur gehiago dago ardo ontzian, ardoa ur ontzian baino.
  • Ardo gehiago dago ur ontzian, ura ardo ontzian baino.

2011-04-03

30. Buruhaustea. GALTZERDIAK

       Logelan argi barik gelditu naiz eta oraindik galtzerdiak jantzi behar ditut. Galtzerdien kajoian 20 galtzerdi ditut, hamar  zuriak dira eta beste hamarrak beltzak.
      Zenbat galtzerdi hartu behar ditut gutxienez kolore berdineko galtzerdi bi lortzeko?

2011-01-30

29. Buruhaustea NOMINA AUKERATU

NOMINA AUKERATU
Zure ikasketak bukatu eta lanean hasteko aukera duzu. Lantegi berriko nagusiak hurrengo aukera biak ematen dizkizu kobratzeko moduari buruz:
a) 4.000 € lehenengo urtean eta 800 € igoera urtero.
b) 2.000 € lehenengo sei hilabeteetan eta 200 €-ko igoera seihilabetero.
Zein aukeratuko zenuke zuk?

2011-01-29

28. Buruhaustea AGUR TABAKOA

           AGUR TABAKOA
           Lege berriaren ondorioz Anderrek erretzeari uztea erabaki zuen. Baina utzi baino lehen bere azken zigarroak erreko zituela erabaki zuen.
           Anderrek zigarro baten bi herenak erretzen zituen egunero eta gelditzen zen herena gorde egiten zuen aurrerago beste zatitxoekin batu eta zigarro osoak izateko.
            Anderri 27 zigarro gelditzen zaizkiola jakinda, zenbat egun emango ditu bere azken zigarro hauek erretzeko?