2010-12-31

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

         Zorionak eta urte berri on nire bloga bisitatu eta bertan partehartu dozuen guztiei. Eskerrik asko benetan zuen denbora eskeintzeagatik. Espero dot zuen gustukoa izatea, gero eta hobeto egiteko asmoarekin hasiko naiz datorren urte hau.


ESKERRIK ASKO DANORI !!!

22. Buruhaustea TORTILAK

TORTILAK
        Kurtso bukaerako irteeran nire gelako 19 ikaslerekin mendira joan nintzen. Guztientzako tortilak prestatu behar izan nituen. Eguerdian binaka jarri behar izan   ginen, bikote bakoitzeko tortila bat banatuz. Halan da guztiz ere, soberan gelditzen zirelez arratsaldean ere tortila jan genuen, baina kasu honetan launaka jarri ginen tortilak jateko.
Zenbat tortila egin nituen ibilaldirako?

21. Buruhaustea ARDO BOTILA

ARDO BOTILA
         Aitaren urtebetetzea ospatzeko jatetxe batera joan zen Armendariz familia guztia. Aitak ardo botila bat eskatu zuen eta zenbat balio zuen galdetu zion zerbitzariari. Honela erantzun zion: “ barruan duen ardoak kristalezko botilak baino 9€ gehiago balio ditu , guztira 10 €. Zenbat balio du kristalezko botilak?”
Erantzuna egokia ematen bazuten dohain emango zietela esan zien zerbitzariak.

20. Buruhaustea KATUAK

KATUAK
         Egun batean Unai bere etxeko balkoitik begira zegoela, 5 katuk saguak nola ehizatzen zituzten ikusi zuen.
        5 katuek 5 sagu ehizatu zituzten 5 minututan. Unai harrituta zegoen benetan katuen abileziaz. Pentsatzen hasi eta hurrengo zalantza izan zuen.
        Zenbat katu behar dira 100 sagu ehizatzeko 100 minututan?