2011-06-01

33. Buruhaustea NIRE IRATZARGAILUA

            Nire iratzargailua 2 minutu eta erdi aurreratzen da orduro. Gaur kasualitatez goizeko zortzietan, ordu errealean jo dau, baina badakit bihar ez dauela gauza berdina egingo. Aurreratu egingo baita.
Ze ordutan joko dau iratzargailuak? Hobeto esanda, ze ordu errealean?

32. Buruhastea IRAKURRI NIRE PENTSAMENDUA

Zenbaki natural baten pentsatu dot,  zenbaki hori bider 6 egin dot, eman di emaitzari 4 kendu, ondoren, zati bi  eta eman zifra horri 8 kendu. Bukatzeko emaitzari 35 gehitu deutsadaz.
Lortutako zenbakia 40 da.
Zein da hasieran, pentsatu dudan zenbakia?

2011-04-07

31. Buruhaustea URA ALA ARDOA?

     10 litroko ontzi bi ditugu. Bat urez beteta eta bestea ardoz beteta. Urez betetako ontzitik 3 litro ardozkora botatzen ditugu. Apur bat nahastu ostean berriro botatzen ditugu 3 litro, baina kasu honetan alderantziz.

Aldaketa hauen ostean, hurrengo ze esaldi izango litzateke zuzena?

  • Ur gehiago dago ardo ontzian, ardoa ur ontzian baino.
  • Ardo gehiago dago ur ontzian, ura ardo ontzian baino.

2011-04-03

30. Buruhaustea. GALTZERDIAK

       Logelan argi barik gelditu naiz eta oraindik galtzerdiak jantzi behar ditut. Galtzerdien kajoian 20 galtzerdi ditut, hamar  zuriak dira eta beste hamarrak beltzak.
      Zenbat galtzerdi hartu behar ditut gutxienez kolore berdineko galtzerdi bi lortzeko?

2011-01-30

29. Buruhaustea NOMINA AUKERATU

NOMINA AUKERATU
Zure ikasketak bukatu eta lanean hasteko aukera duzu. Lantegi berriko nagusiak hurrengo aukera biak ematen dizkizu kobratzeko moduari buruz:
a) 4.000 € lehenengo urtean eta 800 € igoera urtero.
b) 2.000 € lehenengo sei hilabeteetan eta 200 €-ko igoera seihilabetero.
Zein aukeratuko zenuke zuk?

2011-01-29

28. Buruhaustea AGUR TABAKOA

           AGUR TABAKOA
           Lege berriaren ondorioz Anderrek erretzeari uztea erabaki zuen. Baina utzi baino lehen bere azken zigarroak erreko zituela erabaki zuen.
           Anderrek zigarro baten bi herenak erretzen zituen egunero eta gelditzen zen herena gorde egiten zuen aurrerago beste zatitxoekin batu eta zigarro osoak izateko.
            Anderri 27 zigarro gelditzen zaizkiola jakinda, zenbat egun emango ditu bere azken zigarro hauek erretzeko?

2011-01-10

27. Buruhaustea ZUHAITZA

  
ZUHAITZA 
        Zein da zuhaitz honen altuera, bere altuera hirukoizten duen makil bat baino bi metro laburragoa bada?

2011-01-09

26. Buruhaustea ILOBAK

           ILOBAK 
           Egun batean osaba Jose bere etxetik irtetzean bere iloba Aitorrekin aurkitu zen. Josek, osaba ona moduan, ordainsaria ematea erabaki zuen eta poltsikoan zuen euro kantitatearen erdia baino lau euro gehiago emotea erabaki zuen.
            Metro batzuk aurrerago Aitorren arrebakin aurkitu zen. Leihoreri ere ordainsaria ematea pentsatu zuen eta Aitorrekin egin zuen berdina egitea erabaki zuen, hau dau, zuen erdia baino lau euro gehiago ematea.
           Kasualitatez, hirugarren bat ere agertu zen, Unai. Josek berdin jokatu zuen eta zuenaren erdia baino lau euro gehiago eman zion Unairi.
          Jose okindegira heldu zanean poltsikoan euro bakarra zuela konturatu zen. Zenbat dirukin irten zen kalera Jose?

2011-01-08

25. Buruhaustea SOKATIRA

   SOKATIRA 
   Almikeko jaietan nire kuadrilako  kirolariak , kirolariak ez zirenen aurka jardu ginen sokatiran. 4 kirolarik, 5 ez kirolari bezala tiratzen genuela konturatu ginen. 
   Beranduago, handik pasatzen zen baserritar bati bere astoa uzteko eskatu genion eta astoaren aurka egin genuen tira. Kirolari bat eta bi ez kirolari nahiko izan ginen astoa eusteko.
    Hurrengo tiraldia hau izan zen: astoa eta kirolariak ez ziren hiru lagun, lau kirolariren aurka. 
   Nork irabazi zuen azken tiraldian? 

2011-01-07

24. Buruhaustea TXOKOLATE TABLETA

          9 x 7 ko txokolate tableta hau 63 zatitan banatzeko zenbat aldiz, gutxienez, apurtu beharko dut tableta?
    
   






























































10. Trukotxoa BESTE MODU BATERA BIDERKATZEN

Biderketak egiteko beste modu desberdin bat, nahiko praktikoa da.

23. buruhaustea TENIS TXAPELKETA

TENIS TXAPELKETA
          Tenis txapelketa batetan 200 jokalarik partehartzen dute. Txapelketa partidu bakarrera jolasten da, hau da, irabazten duenak aurrera jarraituko du eta bestea kanporatua izango da. Metodo hau jarraituko da jokalari bakarra gelditu arte. Prozesuaren momenturen batean jokalari kopurua bakoitia bada, zozketa bidez jokalari batek aurrera egingo du partida hori jokatu gabe.
          Zenbat partidu jolastu beharko dira txapelketan irabazle bakarra lortzeko?

2010-12-31

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

         Zorionak eta urte berri on nire bloga bisitatu eta bertan partehartu dozuen guztiei. Eskerrik asko benetan zuen denbora eskeintzeagatik. Espero dot zuen gustukoa izatea, gero eta hobeto egiteko asmoarekin hasiko naiz datorren urte hau.


ESKERRIK ASKO DANORI !!!

22. Buruhaustea TORTILAK

TORTILAK
        Kurtso bukaerako irteeran nire gelako 19 ikaslerekin mendira joan nintzen. Guztientzako tortilak prestatu behar izan nituen. Eguerdian binaka jarri behar izan   ginen, bikote bakoitzeko tortila bat banatuz. Halan da guztiz ere, soberan gelditzen zirelez arratsaldean ere tortila jan genuen, baina kasu honetan launaka jarri ginen tortilak jateko.
Zenbat tortila egin nituen ibilaldirako?

21. Buruhaustea ARDO BOTILA

ARDO BOTILA
         Aitaren urtebetetzea ospatzeko jatetxe batera joan zen Armendariz familia guztia. Aitak ardo botila bat eskatu zuen eta zenbat balio zuen galdetu zion zerbitzariari. Honela erantzun zion: “ barruan duen ardoak kristalezko botilak baino 9€ gehiago balio ditu , guztira 10 €. Zenbat balio du kristalezko botilak?”
Erantzuna egokia ematen bazuten dohain emango zietela esan zien zerbitzariak.

20. Buruhaustea KATUAK

KATUAK
         Egun batean Unai bere etxeko balkoitik begira zegoela, 5 katuk saguak nola ehizatzen zituzten ikusi zuen.
        5 katuek 5 sagu ehizatu zituzten 5 minututan. Unai harrituta zegoen benetan katuen abileziaz. Pentsatzen hasi eta hurrengo zalantza izan zuen.
        Zenbat katu behar dira 100 sagu ehizatzeko 100 minututan?

2010-12-28

9. Trukotxoa BIDER 101

                                                        BIDER 101
        
Trukotxo hau nahiko erraza da baina denbora aurrezten lagunduko dizue.
             Bi zifrako edozein zenbaki bider ehun eta bat egiteko, bi zifrako zenbaki hori bi aldiz jarraian idaztea nahikoa da.
Adibideak:
                    73 x 101 = 7373
                    83 x 101 = 8383

            Hiru zifrako zenbaki bategaitik biderkatzen badugu bi pausu hauek jarraitzearekin nahikoa izango da. Lehenengo pausua gure zenbakiari bere ehunekoen zifra gehitzea izango da.

        Adibidea: 101 x 345 = ?
                         3 + 345 = 348

          348 zure erantzuneko lehen hiru zenbakiak izango dira. Hurrengo pausua askoz errezagoa da, zenbakiaren azken bi zifrak kopiatu ( 45 ).

                      ERANTZUNA-----------> 101 X 345 = 34845.

2010-12-27

19. Buruhaustea MATEMATIKA SAIOA

MATEMATIKA SAIOA 
        Matematika saio batean honela esan nien nire ikasleei : “hogei eta gehi bat  hemeretzi eta hemeretzi ken bat hogei”. Klase osoa aho zabalik gelditu zen, baina berehala ulertu zuten egia zela.
       Zelan da posible?
       Matematika saio berean beste esaldi berezi bat bota nuen: “ bi gehi biren erdia hiru da”.  Nire ikasleak barreka hasi ziren. 
      Bromatan ari nintzen?

18. Buruhaustea LIBRE

LIBRE
       Espetxe bateko zuzendariak bere urtebetetzea ospatzeko  preso bat  aske uztea erabaki zuen.  Preso bat aukeratu eta poltsa batetik bola bat ateratzeko eskatuko ziola esan zuen, poltsa barruan 10 bola egongo dira, 9 beltzak dira eta 1 zuria.
       Presoak zuria ateratzen bazuen libre geldituko zen, horrela ez bada espetxean gelditu beharko zen.
       Beste preso batek zuzendariak tranpa egingo zuela entzun zuen, hau da,  10 bolak beltzak sartuko zituela. Honek, beste presoari kontatu zion entzundakoa.
      Eguna heldu zen eta presoak eskua poltsan sartu zuen bolatxo bat ateratzeko. Dakigun gauza bakarra gure presoak bolatxoa atera zuen hurrengo egunean dagoeneko hondartzan zegolea  da.
      Nola da posible? Zelan lortu zuen?

2010-12-25

17. Buruhaustea ARRAUTZAK EGOSTEN

ARRAUTZAK EGOSTEN
        Sukaldean zegoen Xabi Ziortzarentzat afaria prestatzen. Xabik bazekien Ziortzari arrautza egosiak asko gustatzen zitzaizkiola, beraz, arrautzak hartu eta egosteko prestatu zen.
       Bapatean, egun batean Ziortzak esandako esaldi bat etorri zitzaion burura: “ arrautza gozoenak 13 minutu egosita daudenak dira”.
       Beraz, erloju bat behar zuen Xabik denbora hori neurtzeko. Armairu batean arezko erloju bi aurkitu zituen. Batek 10 minutuko etiketa bat zuen eta txikiagoak 7 minutukoa.
       Buruhauste ederra izan zen Xabirentzat, baina azkenean Ziortzak arrautza gozo jatea lortu zuen.
Zelan lortu zuen Xabik 13 minutuak kalkulatzea erloju haiek erabilita?